Burujabetza teknologikoaz ariko dira Euskarabildua jardunaldian
Hilaren 24an 8. Euskarabildua egingo dute San Telmo Museoan. Burujabetza teknologikoa: Hodeia ez da existitzen, beste norbaiten ordenagailua da lelopean egun bakarreko jardunaldia antolatu dute. 9:00etatik 14:00etara izango da.
Teknologia burujabetzaren garrantzia azpimarratuko dute, datorren urteetan berebiziko garrantzia hartuko duelako Europaren eta Euskal Herriaren etorkizunean. “Aspaldi Internet ez dela demokraziaren utopia. Azken hamar urteetan munduko enpresa aberatsenak industria eta energiakoak izatetik, teknologikoak izatera pasa dira. Baina gure pantailen atzean dagoena kostata ikusten dugu: lainoa deitzen diogun hori munduko enpresa boteretsuenen ordenagailuak dira, eta hor uzten dugun informazioarekin negozioa egiten dute”.
Pribatutasunean eragiten dituen arazoez gain, enpresa horiek herrien eta estatuen etorkizunean eragin dezaketela diote antolatzaileek. Hala nola, hauteskundeen emaitzetan eta politika publikoetan. “Pribatutasunaren gaia hacktibista ezberdinen kezka izan da soilik, baina egun Alemaniako Estatua bera da eredu burujabetza teknologikoaren alorrean, bere administrazioaren zerbitzari guztiak Alemanian bertan egotera derrigortuak daude”. Horiek horrela, gaiari helduko diote Euskarabildua jardunaldian.
Helbide honetan topatuko duzue egitaraua, informazio osagarria eta izena emateko aukera.