Donostiako oroimen historikoa ezagutzeko bisita gidatuak eskainiko dizkiete ikasleei
Iaz bezala, Donostiako Udalak hiriko oroimen historikoaren ibilbidea ezagutzeko bisita gidatuak antolatu ditu. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) ikasleei zuzendurikoak dira, eta hirian 36ko gerrak eta frankismoak eragindakoak ezagutzera ematen diete.
2020ko martxoaren 1etik maiatzaren 31ra bitartean izango dira ibilaldiak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Ordu eta erdiko iraipena dute, eta astelehenetik ostiralera izango dira 9:00etatik 17:00etara, aukeratzen den ordutegian. Izen ematea, 2020ko otsailaren 28 arte egin daiteke, info@komazk.com helbide elektronikoan edo 943 45 60 00 telefonora deituz.
Donostiako ikasleek aukera izango dute hiriko historia, oroimen historikoa eta giza eskubideen urraketen gaira hurbiltzeko, ikastetxetik kanpo historia modu interaktiboan lantzeko eta haiengan jarrera kritikoa sustatzeko. Hauek dira ibilaldian zehar bisitatuko diren guneak:
- Easo plazako kioskoa (abiatzea).
- Garai bateko suhiltzaileen eraikina (babeslekua).
- San Jose ikastetxea (atxikitze lekua).
- San Martzial kalea 48-50 (bonbardaketa lekua).
- Txurruka kalearen eta Askatasunaren hiribidearen bidegurutzea (komunikabideak eta zentsura).
- Maria Cristina hotela (borroka lekua).
- Nautikoaren pasabidea (fusilamendu lekua).
- Omenezko eskultura.