Olga Tokarczuk Literatura Nobel saria Donostian izango da azaroan
Azaroaren 11tik 24ra egingo dute Donostian Literaktum jaialdia, eta han izango da azaroaren 15ean Olga Tokarczuk (Sulechow, Polonia, 1962) idazlea. 2018ko Literatura Nobel saria jaso berri du idazle eta saiogile poloniarrak, epaimahaiak bere “irudimen narratiboa” eta “pasio entziklopedikoa” nabarmendu ondoren. Literatura Nobel saria irabazi duen hamabosgarren emakumea da Tokarczuk.
I. Mundu Gerran abiatzen den familia saga bati buruz idatzitako lanek egin zuten ezagun Tokarczuk literatur munduan, eta beste hainbat nobela, ipuin-liburu, poema-bilduma eta eszena egokitzapen idatzi ditu. Idazlea Literaktum jaialdian egongo denean argitaratuko dute Los errantes bere azken nobela gaztelaniaz, izan ere, oraindik ez dago bere lanik euskarara itzulita.