Bihotz-biriketako gelditzeak ekiditeko formakuntza hitzaldiak antolatu ditu udalak
Bihotz-Biriketako Bizkortzearen Astea antolatu du Donostiako Udalak Osakidetzarekin, EHUrekin, Gurutze Gorriarekin eta DYArekin lankidetzan, eta hitzaldiak emango dituzte gaurtik ostiralera hiriko hainbat gunetan. Enrique Ramos Osasun Publikoko zinegotziak nabarmendu du garrantzitsua dela herritarrek bihotz-biriketako gelditzeak saihesteko formakuntza izatea: “bihotz-biriketako geldialdia osasun publikoko arazoa da, lehen mailakoa. Geldialdien %80 ospitalez kanpo gertatzen dira eta, nahiz eta kasuen % 60an lekuko bat egon, % 25ek bakarrik egiten ditu bihotz-birikak bizkortzeko maniobrak, osasun-baliabideak iritsi bitartean”. Jarraian, hitzaldien lekua eta ordua, egunez egun:
- Urriaren 15a: Tomasene Kultur Etxean, 17:30ean (euskaraz). Intxaurrondo Kultur Etxean, 18:30ean (gaztelaniaz).
- Urriaren 16a: Erizaintza eskolan, 17:30ean (euskaraz) eta 18:30ean (gaztelaniaz).
- Urriaren 17a: Udaletxeko aretoan, 17:30ean (euskaraz) eta 18:30ean (gaztelaniaz).
- Urriaren 18a: Egia Kultur Etxean, 17:30ean (euskaraz) eta 18:30ean (gaztelaniaz). Bestalde, Lugaritz Kultur Etxean, 17:00etan (euskaraz) eta 18:00etan (gaztelaniaz).