Plastikozko jostailu apurtuak eskulturak eraikitzeko erabiliko dituzte Ulian
Uliako Lore Baratzetako Hartztxiki egitasmoko kideek plastikozko jostailuekin eskulturak eraikitzeko jarduera egingo dute parkean asteazkenean. Jostailu apurtuei bigarren bizitza bat eman eta plastikoaren erabilera arduratsuaren inguruko hausnarketa bultzatzea da haien helburua.
Jostailu apurtuen bilketa duela zenbait egun abiatu zuten, parkeko komunen alboan jarritako kubo batekin. Asteazkenean, 16:30etik aurrera, hor bildutakoak eskulturak eraikitzeko erabiliko dituzte.