Dbusen 31 linearen ordutegiak aldatuko dituzte
Dbusek aldaketak iragarri ditu 31 Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza autobus linean. Astelehenetik aurrera, lineak lanegunetan Santa Barbaratik dituen goizeko lehen bi irteera orduak aldatuko dituzte. Honakoak dira irteera ordu berriak: 7:08 eta 7:38 (honakoen ordez: 7:12 eta 7:42).
Zerbitzu bereziak futbolerako
Era berean, urriaren 20an, igandean, Dbusek auzo desberdinetatik Anoetaraino doazen autobus zerbitzu bereziak eskainiko ditu Realaren eta Real Betisen arteko partidaren harira. Norgehiagoka 14:00etan izango da, eta honakoak izango dira zerbitzuak:
- Bulebarra eta Urbietatik: 28, 26 y 21 lineak 13:00etatik minutu gutxiro.
- Grosetik: Zerbitzuak Groseko Anbulatoriotik, hurrengo geltokiekin: Nafarroa Hiribidea, Ategorrieta, Galtzara Nagusia, Kolon Pasealekua eta Renfe-Bus Geltokiak: 17 Linea eta FT berezia 13:00etatik 10-15 minuturo.
- Antiguatik: Irteerak Lugaritz 27tik, eta geltokiak Tolosa Hiribidean, Zumalakarregi Hiribidean eta Pio Barojan: FT Linea berezia, 10 minuturo, 13:00etatik 13:40era arte.
- Altzatik: Zerbitzuak Santa Barbaratik (Altza), Altzan geltokia egin eta 5 min. Ondoren, Larratxon: FT Linea berezia, 13:00etan.
- Intxaurrondo eta Egiatik: Zerbitzuak Txara-Zarategitik, eta geltokiak ondoren Egian: 27 linea eta FT Linea berezia, 13:00, 13:15 eta 13:30ean.
- Bidebieta, Herrera, Intxaurrondo Zaharra eta Ategorrietatik: Zerbitzua Juan XXIII-tik (Bidebieta), eta geltokiak Kontadores, Mirakruz Gaina, Ategorrieta, Galtzara Nagusia, Kolon Pasealekua eta Renfe-Bus Geltokiak: FT Linea berezia, 13:15ean.
- Martutene eta Loiolatik: Ohiko zerbitzuak Martutene eta Loiolatik 26 linearen ibilbidearekin 26 linea, 12:50, 13:10 eta 13:30ean.
- Aietetik: 31 linearen ohiko zerbitzuak Aietetik (La Cumbre), Aiete Pasealekua, Oriamendi eta Begiristain-etik Anoetaraino, 60 minutuz behin.
Partida ostean, zerbitzu bereziak eskainiko dituzte auzoetara itzultzeko.