'Espainiako justizia auzitan' jardunaldiak antolatu ditu Goldatu taldeak
Donostiako Goldatu taldeak bi ekitaldi antolatu ditu Espainiako justizia auzitan izenburupean. Gaurkotasunari loturiko bi gairi buruz gogoeta egitea dute helburu: Kataluniako politikarien afera eta Altsasuko gazteen auzia.
Hilaren 23an, Causa especial dokumentala proiektatuko dute, eta ondoren Marti Caussasek hitzaldia emango du. Koldo Mitxelena kulturunean izango da 18:30etik aurrera.
Hilaren 29an, berriz, Heridas abiertas/Ferides obertes dokumentala emango dute, eta ondorengo solasaldian Altsasuko Gurasoak taldeko kide batek eta Aritz Intxusta kazetariak parte hartuko dute. Ekitaldi hau ere Koldo Mitxelenan izango da eta 18:30ean hasiko da.