XVIII. Kriskitin lasterketa egingo dute larunbatean
Urteroko legez, gizarte bateratzaile baten aldeko Kriskitin lasterketa herrikoia antolatu du ONCEk Donostian, eta larunbatean, hilaren 19an, 12:00etan izango da. Hemezortzigarrena izango da aurtengoa, eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, Donostiako udalarekin, Eusko Jaurlaritzarekin, Kutxa Fundazioarekin eta Getariako Txakolinarekin lankidetzan antolatu du ONCEk. Kilometro bateko luzera izango du lasterketak, eta Zurriola pasealekuan egingo dute. Parte hartu nahi duten herritarrek izena eman beharko dute larunbatean bertan, 10:00etatik aurrera.
Bestalde, urteroko legez, Urrezko Kriskitina saria emango dute antolatzaileek, eta Ostadar Saiarre Kirol Elkarteak jasoko du aurten. ONCEren webgunean bozkatuena izan zen Ostadar Saiarre Kirol Elkartea, kirol inklusiboaren alde egiten duen lanagatik.