Crocosmia landare inbaditzailea kentzeko ibilaldia egingo du Haritzaldek Ulian
Igandean, Haritzalde Naturzaleen Elkarteak ibilaldia egingo du Ulian crocosmia landare inbaditzailea kentzeko. Hori egin ahal izateko, laguntza eskatu diete herritarrei, egitasmoan parte hartzeko deialdia luzatuta.
Hitzordua Uliako parkeko sarrerako aparkalekuan ezarri dute, 16:30ean. Hor, Hegoafrikatik datorren landareari buruz hitz egin eta nola erauzi behar den azaldu ostean, Loitxikiko maldatik behera joango dira jardunari ekiteko. Ondoren, 18:30ean, askaria izango dute.
Landarearen hedapena ikaragarritzat jo dute Haritzaldeko kideek. Elkarteak lau urte daramatza bere aurka borrokan, eta Uliatik urtero milaka crocosmia erauzten dituen arren, landarea berriro hedatzen da mendian.