Donostiar bat hil da Alegian gertaturiko trafiko istripu batean
Asteartean, 37 urteko gizon donostiar batek bizia galdu zuen Alegian gertaturiko trafiko istripu batean. Ezbeharra goizean goiz gertatu zen, 05:00ak aldera, N-1 errepidean hiru autok talka egin zutenean. Ibilgailuetako bat galtzadatik atera zen, eta jasandako zaurien ondorioz, bere gidaria zendu egin zen.
Talka Alegia eta Ikaztegieta arteko zatian gertatu zen, Donostiarako norabidean. Ertzaintza istripuaren zergatia argitzen ari da oraindik.