Hauteskundeen harira kalean izango den jende jarioa koordinatzeko probak egin ditu Behobia-Donostiak
Azaroaren 10ean egingo den Behobia-Donostia lasterketak bat egingo du Espainiako hauteskunde orokorrekin, eta horrek eragin ditzakeen antolakuntza zailtasunak aurreikusiz, probako arduradunak jada neurriak hartzen hasi dira. Egun horretan, hautesle askok lasterketako ibilbidea gurutzatu beharko dute euren bozkalekura joateko, eta Behobia-Donostiakoek formula egokia topatu dute lasterkariak oztopatu gabe hori posible egiteko.
Joan den igandean Donostian eginiko Hiru Hondartzetako Krosean probatutako ByPass teknika erabiliko dute horretarako. Azpiko bideoan ikusi daitekeen modura, txilibituaren hotsari erantzunez lasterketako arduradunek ibilbidea une batetik bestera aldatu dezakete, korrika egiten ari direnak erreiez mugituta. Horri esker, zebra-bidean itxaroten ari diren herritarrek galtzada gurutzatu dezakete.