'Zaldi urdina' antzezlana Gazteszenan izango da, urriaren 23tik 27ra
Joan den urriaren 11n estreinatu zuten Luhuson (Lapurdi) Zaldi urdina antzezlana. Artedrama, Axut eta Dejabu Panpin Laborategia konpainiek elkarrekin sortu dute laugarren lana da, eta urriaren 23tik 27ra ikusgai izango da Egian, Gazteszenan. 80eko hamarkadan Euskal Herrian “zaldi zuriak” edo heroinak eragin zuen sarraskia du funtsean antzezlanak, baina gai gordin hori gaur egunera ekarri dute. Aingeru, 17 urteko mutil gazte bat, desagertu egingo da, tekno jaialdi batean gazte bat koman sartu ondoren. Zaldi Urdina deituriko droga berri batek eragin dio koma. Emanaldiak 20:00etan izango dira egunero, eta sarrerak www.donostiakultura.eus webgunean erosi daitezke, 10 euroren truke.
Zazpi aktorek osatzen dute obraren antzezle-zerrenda, eta horietako bi dira Olatz Beobide (Donostia, 1964) eta Edurne Azkarate (Oion, Araba, 1993). Haiekin hitz egin dugu, eta ostiraleko astekarian irakurri ahalko da elkarrizketa osoa. Elkarrizketa bideoan jaso dugu, hona hemen aurrerapen bat: