Andoainen eta Irunen jokatuko dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren lehen final laurdenak
Zubietako Asier Azpiroz Andoainen izango da, eta Añorgako Unai Gaztelumendi Irunen.
Andoainen Asier Azpiroz Iztueta zubietarrak parte hartuko du. Bastero Kulturgunean izango da final-laurdena, 17:00etan hasita. Iñaki Apalategi Astigarraga, Beñat Iguaran Amondarain, Unai Mendizabal Jauregi, Eñaut Martikorena Lizaso eta Iban Urdangarin Lardizabalekin ariko da kantuan.
Igandean, urriaren 20an, berriz, Irungo Amaia Kultur Zentroan jokatuko da final-laurdenetako saioa, 17:00etan. Sei bertsolarien artean ariko da Unai Gaztelumendi Arandia donostiarra. Agin Laburu Rezola, Haritz Mujika Lasa, Beñat Lizaso Alberdi, Maider Arregi Markuleta eta Iñigo Izagirre Urteaga ere igoko dira taula gainera.
Bi saioetako irabazleak zuzenean sailkatuko dira final-erdietara eta gainontzeko bertsolariek puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera. Txapelketan ariko den beste donostiarrak, Beñat Gaztelumendi Arandiak, azaroaren 2an izango du lehen saioa, Azkoitin, Baztartxo antzokian.
Sarrerak salgai daude Bertsosarrerak.eus webgunean, eta aurrez agortzen ez badira, txarteldegian ere eskuratu ahal izango dira larunbatean zein igandean, 16:00etatik aurrera.