Ekialdeko Barrutiko Batzarrerako hauteskundeetara aurkeztuko diren hautagaitzak ikusgai daude
Urriaren 26an izango dira Ekialdeko Barrutiko Batzarrarako hauteskundeak, eta hautagaien zerrendak ikusgai egongo dira gaurtik urriaren 25era arte. Altza, Intxaurrondo eta Mirakruz-Bidebieta auzoetako elkarte eta eragileek aurkeztu dituzte hautagaitzak. Legegintzaldi bakoitzean berritzen da barrutiko batzarra, Donostiako Udaleko korporazioa osatu ondoren, beraz, datozen hauteskundeetatik aterako da 2019-2023 legegintzaldian jardunean egongo den batzarra.
Barrutiko kudeaketa organo nagusia da batzarra, eta auzotarren, kolektiboen eta eragileen kontsulta eta partaidetza da bere jarduna. Hamabost kidek osatzen dute batzarra: barrutiko batzarraren zinegotzi buruak, barrutiko batzarraren zinegotzi buruordeak, udal ordezkaritza duten talde politikoek proposatutako 5 kidek, auzo elkarteetako 4 ordezkarik eta arloko erakundeen 4 ordezkarik. Esan bezala, hilaren 26an izango dira hauteskundeak, eta Ekialdeko Barrutikoak diren eta Herri Entitateen Erregistroan izena emanda duten elkarte eta eragileek izango dute botoa emateko eskubidea, 10:00etatik 16:00etara. Hauek dira hautagaien zerrendak:
Arlo-entitateen hautagaien zerrenda:
- Altzania Kultur Elkartea: Manex Ralla Arregi.
- Plazandreok: Maria Mercedes Fernandez Boga.
- Asociacion artistica-sociocultural Mestiza: Ana Beatriz Molina Hipolito.
- Emanhar: Xenki Berho Mujika.
- Baile Showtime: Mabel Vidal Sastre.
Auzo-elkarteen hautagaien zerrenda:
- Osteguna Larratxo: Juan Luis Apalategi Erbiti.
- Herripe: Jose Angel Apaolaza Udakiola.
- Oleta: Maria Coro Lopez Villanueva.
- Elkartasuna: Maria del Mar Martinez Corugeira.
- IZBE: Raimundo Mendiburu Abad.