Gabonetako Haurrentzako XIII. Marrazki Lehiaketa aurkeztu du Dbusek
Gabonetako Haurrentzat Marrazki Lehiaketa antolatu du Dbusek San Martin Azokarekin batera. Dbus eta Gabonak lelopean hamahirugarrenez antolatu dute 13 urtetik beherako haurrentzat lehiaketa, eta antolatzaileek baieztatu dute aurreko urteetan “arrakasta handia” izan duela. Egitasmoaren helburua da sormena bultzatzea, baita haurrei hirian garraio publikoa erabiltzearen garrantzia transmititzea. “Mugikortasuna hobetzeko garraio publikoaren erabilera ezinbestekoa izaten da Gabonetan”, adierazi dute antolatzaileek.
Lehiaketan 13 urtetik beherako edozein haurrek hartu dezake parte, eta gai libreko marrazki bat egin beharko du. Baldintza bakarra Gabonen inguruko ideia bat azaltzea izango da, autobusarekin lotura duena. Marrazkiak San Martin Azokako FNACeko erakusmahaian utzi beharko dituzte edo Dbusen egoitzan (Fernando Sasiain, 7), eta azken eguna azaroaren 15a izango da. Marrazkien atzealdean parte hartzailearen datuak idatzi beharko dira: izen-abizenak, adina, jaiotze data, helbidea, telefonoa eta harremanetarako posta elektronikoa, ikastetxea eta baimendutako tutorearen izenpea.
Bi kategoria egongo dira: alde batetik, A kategoria, 8 urte artekoa, hau da, 2011n edo geroago jaiotako haurrentzat. Bestetik, B kategoria, 9 eta 12 urte artekoa; hau da, 2007an, 2008an, 2009an edo 2010ean jaiotako haurrek parte hartu ahal izango dute bigarrenean.
Sarien banaketa ekitaldia abenduaren 14an, larunbatean, izango da, 12:00etan San Martin Azokako FNACen aretoan.