GIBaren doako test lasterrak egingo dituzte igandean Alderdi Ederren
Igandea, urriaren 20a, GIBaren Test Lasterraren Nazioarteko Eguna da, eta GIBaren, C Hepatitisaren eta Sifiliaren test lasterrak egingo dituzte Alderdi Ederren jarriko duten unitate ibiltarian. Gehitu lesbiana, gay, bisexual, trans eta intersexualen elkarteak eta AiLaket! droga erabiltzaileak arrisku murrizketaren aldeko elkarteak egingo dituzte testak, 11:00etatik 14:00etara. Testak doakoak eta konfidentzialak izango dira. Ezaugarri jakin batzuk dituzte test lasterrek, baina gainontzeko testen fidagarritasun bera dute. Odola erreaktibo batekin nahasten dute, eta hogei minututan emaitza ematen dute.