'Ingurua'
Baso bati begira, zaila da zuhaitz bakarrean zentratzea. Osotasuna, multzoa, errepikapena da begiratzen duguna, bestela ez da-eta basoa. Zuhaitz bera zelai erdian egonez gero, belar baxuaren erdian, orduan bai: orduan zuhaitzera doa gure begirada, zelaiari kasurik egin gabe. Garrantzitsuena zelai hori dela ikusi gabe, zelairik gabe zuhaitza ez genuke-eta begiratu ere egingo. Ingurua da elementua azpimarratzen duena.