San Rokera igotzeko eskailera mekanikoa itxita egongo da astebete inguru
Astelehenetik aurrera, eta hainbat egunetan, Amarako San Roke eremura igotzeko eskailera mekanikoa ezingo da erabili. Mantentze lanak direla eta, astebete inguru itxita egongo da.
Donostiako Udalak jakinarazi duenez, ohikoak dira horrelako mantentze lanak eskailera mekanikoetan. Urte batzuk pasata komenigarria izaten da kosken katea aldatzea sistemari kalterik ez eragiteko.
Astea pasata berriz ere erabilgarri egotea aurreikusten du udalak.