'Belaunaldiz-belaunaldiko etxebizitza' erakusketa ikusgai egongo da hilabetea bukatu arte
Belaunaldiz-belaunaldiko etxebizitza erakusketa inauguratu zuten ostiralean Zuloaga plazan jarri duten egurrezko etxolan, eta hilaren 27ra arte egongo da han ikusgai. Herritarrek bizitzan zehar dituzten premiei aurre egiteko gaur egungo etxebizitzen ahalmenaren inguruan hausnarketa egiten duen erakusketa interaktiboa da, eta MUGAK Nazioarteko Arkitektura Bienalaren bigarren edizioaren barruan antolatu dute Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak eta Donostia Lagunkoiak.
Erakusketara joaten direnek gaur egungo etxebizitza ereduari buruzko hausnarketa egitea da helburua, egungo etxebizitzak XXI. mendeko bizimodu eta premietara ondo egokitzen diren aztertuz. Jolas bat proposatzen die erakusketak herritarrei, non etxebizitza konbentzionalaren hesiak bota behar dituzten, behar duten etxebizitza eredia babesteko. Gizartearen erronka nagusiei –biztanleriaren zahartzea, familia eredu berriak, eta abar– erantzutea helburu duten etxebizitza diseinuen hainbat eredu egongo dira ikusgai erakusketan, hala nola, EEEstudio eta Lys Villalbaren proiektu bat: birziklatzeko materialarekin eraberritutako etxola bat.
Bestalde, jarduera desberdinak egingo dituzte erakusketaren barruan, hala nola, talde desberdinekin egingo dituzten ikastaroak. Horretaz gain, egunero, 12:45ea, ikusgai egongo dira etxebizitzen ordezko ‘mikropilula’ alternatiboak, abian jarri dituzten proiektuei buruzko aurkezpen laburrak, hain zuzen. Hau da gaurtik aurrera ikusi ahal izango diren aurkezpenak:
Horretaz gain, egunero, eguerdiko 12.45ean, erakusketa ikustera doazenek ohiko etxebizitzen ordezko mikropilula alternatiboak aurkituko dituzte; alegia, jada martxan jarrita dauden proiektuei buruzko aurkezpen labur-laburrak, etorkizuneko etxebizitzek nolakoak izan beharko luketen proposatzen dituztenak; hona hemen egitaraua:
- Urriak 23, asteazkena: Alfredo Lerida (Maio Architects).
- Urriak 24, osteguna: Fernando Campos, Elena Castillo, Iñaki Alonso eta Marta Torralba (Satt Arquitectura).
- Urriak 25, ostirala: Roser Casanovas eta Sara Ortiz (Col.lectiu Punt 6).