Bera Bera Europatik kanpo utzi du Corona Brasovek
Joan den astean Errumanian jasotako porrota (35-30) altxatzeko asmoz heldu zen Bera Bera larunbatean Gaskara, baina bigarren neurketa irabazteko gai izan baziren ere, donostiarrak EHF kopatik kanpo geratu dira. Imanol Alvarezen taldeak bost puntuko tartea gainditu behar zuen Europan jarraitu ahal izateko, eta helburu hori buruan zutela atera ziren jokalariak zelaira. Partida hasiera on baten ostean, 12-9-ko markagailuarekin aurreratu ziren donostiarrak, baina errumaniarrak atzetik izan zituzten une oro, partidaren amaierara arte. Gauzak horrela, Europari agur esan behar izan dio Bera Berak hurrengo denboraldira arte.
Saskibaloian, berriz, zaleek albiste ederra jaso dute Ibaeta Basketen lehen garaipenarekin. Neurketa estuan, donostiarrek puntu bakarreko aldearekin lortu zuten Ensino garaitu eta sailkapenean gora egitea.
Futbolean ere gauzak ez zaizkie gaizki joan talde donostiarrei. Realeko neskek puntu bat eskuratu dute Granadillaren aurka golik gabe eginiko berdinketan, eta mutilak, berriz, sailkapeneko laugarren postuan kokatu dira Anoetan Betis garaitu ostean.
ESKUBALOIA
EHF kopa, bigarren kanporaketa
- Bera Bera 33 – 32 CSM Corona Brasov (Bi partidetako emaitza globala: Bera Bera 63 – 67 Corona Brasov)
SASKIBALOIA
Emakumezkoen lehen maila, 5. jardunaldia
- Ibaeta Basket 59 – 58 Ensino
FUTBOLA
Emakumezkoen lehen maila, 6. jardunaldia
- Granadilla Tenerife 0 – 0 Reala
Gizonezkoen lehen maila, 9. jardunaldia
- Reala 3 – 1 Betis