Eñaut Martikorenak eta Agin Laburuk lortu dute final erdietarako zuzeneko txartela
Asteburuan hasi da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final laurdenen fasea. Beñat Gaztelumendik azaroaren 2an izango du lehen saioa, Azkoitin, Baztartxo antzokian.
Eñaut Martikorenak lortu ditu puntu gehien Andoaingo saioan, guztira 476 puntu. Beraz, azaroaren 17an Arrasaten jokatuko den final-erdian kantatuko du. Zubietako Asier Azpirozek parte hartu zuen saioan, eta bosgarren geratu zen.
Andoaingo puntuazioa:
Eñaut Martikorena Lizaso…………476
Iban Urdangarin Lardizabal………467
Unai Mendizabal Jauregi………….460,5
Iñaki Apalategi Astigarraga………458,5
Asier Azpiroz Iztueta………………..458,5
Beñat Iguaran Amondarain……..447
Agin Laburuk lortu ditu puntu gehien Irungo saioan, 495 puntu guztira. Eta berak ere, Martikorenak bezala, Arrasateko final-erdian kantatuko du. Añorgako Unai Gaztelumendi laugarren postuan geratu da Irungo saioan.
Irungo puntuazioa:
Agin Laburu Rezola……………….495
Beñat Lizaso Alberdi……………..455,5
Haritz Mujika Lasa………………..455,5
Unai Gaztelumendi Arandia……451,5
Iñigo Izagirre Urteaga……………445,5
Maider Arregi Markuleta………..425,5
Guztira 30 bertsolari ariko dira lehian final laurdenetan. Talde bakoitzeko irabazlea zuzenean pasako da hurrengo fasera; eta horiekin batera pasako dira puntu gehien batzen dituzten beste hamahiru bertsolari. Oraingoz, horrela dago sailkapena.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea