Txuri Berrik bederatzigarren postua lortu du Munduko Curling Txapelketa Mistoan
Talde donostiarrak estatuko ordezkari gisa jokatu du txapelketa, eta Hungariako taldeak eliminatu du, final zortzirenean.
Donostiako Txuri-Berri taldeak bederatzigarren postua lortu Eskoziako Aberdeen hirian jokatu den Munduko Curling Txapelketa Mistoan. Taldeak estatuko ordezkari gisa hartu du parte txapelketan, eta lehenengo fasea zazpi garaipenekin eta porrot bat bera ere jaso gabe gainditu ostean, Hungariaren aurka galdu zuen final zortzirenean.
Gauzak horrela, Txuri-Berrik bere historiako bigarren markarik onena berdindu du lehiaketan. Txapelketa Kanadak irabazi zuen, bigarren urtez jarraian, finalean Alemania gainditu ostean.