Txantxarreka gaztetxearen urteurren festa, iruditan
Antiguako Txantxarreka gaztetxeak sei urte bete ditu, eta urteurrena ospatzeko, bere kideek festa ederra antolatu zuten larunbatean, egun osoko egitarauarekin. Goizean, Donostiako okupazioei eta gaztetxeei buruzko hitzaldia izan zuten, eta eguerdian, berriz, bazkari herrikoia. Gure Eskuk Kataluniako aferaren harira deituriko manifestazioa zela eta, berriz, gaztetxeko kideek arratsalderako antolatu zuten ginkana bertan behera uztea erabaki zuten. Hala ere, mobilizazioaren ostean, Antiguara bueltatu ziren festarekin jarraitzeko, eta Silicies Grizzlies eta Herengun taldeak jaia girotzeaz arduratu ziren, bere amaierara arte.
IRUTXULOKO HITZAk irudi bilduma osatu du Asier Gonzalez de San Pedro kazetariak egunean zehar ateratako argazkiekin: