Uliako hotelaren inguruko batzar informatiboa egingo du auzo elkarteak
San Ignacio klinikaren Ulia pasealekuko lursail batean, 200 oheko hotel bat ireki behar dute. Uliako Auzo Elkarteak hasieratik kritikatu du proiektua, eta Donostiako Udalari egotzi dio gardentasun faltarekin jokatzea. Auzotarrak ere haserre daude hotel berriaren proiektuarekin.
Auzo elkarteak bilera informatiboa egingo du etzi, osteguna, Uliako Mintegietan 19:30ean. Azken albisteak helaraziko dizkiete auzotarrei aipaturiko batzarrean.
IRUTXULOKO HITZAk hotelaren gaia jorratu zuen iaz, eta auzotarren iritzia jaso zuen.