Bidebietan kotxe bat lapurtu eta hainbat istripu eragin ditu gizonezko batek
Ertzaintzak 51 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo arratsaldean, Bidebietan kotxe bat lapurtu eta hainbat istripu eragin ostean. Gidatzeko baimenik gabe, giltza jarrita zuen kotxe batean sartu eta ihes egin zuen. Bidean hiru istripu izan zituen, eta guztira lau pertsona zauritu zituen.
Atzo arratsaldean gertatu zen lapurretan, Bidebidetako Pasai San Pedro hiribidean Une horretan, kotxearen jabeak bere ibilgailu partikularra atera zuen aparkatua zuen lekitik laneko furgonetan uzteko. Une hori baliatu zuen lapurrak kotxean sartu eta ihes egiteko. Atera eta berehala, Donostiako GI-20 saihesbidean lehen istripua izan zuen, Intxaurrondo parean. Ford Focus baten kontra jo zuen. Ibilgailu horretako hiru pertsona zauritu zituen, eta ospitalera eraman behar izan zituzten.
Lapurrak aurrera egin zuen, eta beranduago, Lasarte-Oria partean, beste istripu bat eragin zuen. Opel Corsa batekin talka egin zuen, eta anbulantzian eraman behar izan zuten kotxe horretako gidaria. Horrela ere, lapurrak ihesean jarraitu zuen Andoain alderantz. Han ere hirugarren istripu bat izan zuen, baina ez zen zauriturik egon. Dena dela, berriz ere ihes egiten ahalegindu zenean Andoaingo Udaltzaingoak atzeman zuen.
Ertzaintzaren esku utzi zuten lapurra. Hain zuzen ere, 51 urteko gizonari lapurreta, gida baimenik gabe gidatzea eta alkohol zein droga kontrolei uko egitea egotzi diote. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, ohiko delitugilea da atxiloturikoa da, eta beste 26 aldiz atzeman dute.