Tecnaliako langileek iragarri dute grebara joango direla lan baldintzak ez badira hobetzen
ELA sindikatuak jakinarazi du Donostiako eta Irungo Tecnaliako langileak grebara joango direla, baldin eta galdutako erosahalmena berreskuratzen ez badute. Tecnaliak Gipuzkoan dituen 380 langileek urtean daramatzate soldata izoztuta, eta erosahalmena berreskuratzeaz gain, metalaren lan hitzarmenaren barruan mantentzea eskatzen dute. Arazoa konpontzen ez bada, manifestazioak hasiko dituzte langileek, eta berdin jarraitzen badute, grebari ekingo diote. Astelehenean, esaterako, langile batzuk Tecnaliak Miramonen duen egoitzaren aurrean protesta egin zuten.
Enpresa batzordea zuzendaritzarekin bilduko da ostiralean, akordio batera iristeko helburuarekin. Negoziazioetan dagoen arazoetako bat da enpresak metalaren lan hitzarmenetik atera nahi duela, baina batzordea horren aurka dago erabat.