'Zaldi urdina' antzezlanaren lehen emanaldia egingo dute gaur Gazteszenan
Olatz Beobide (Donostia, 1964) eta Edurne Azkarate (Oion, Araba, 1993) dira 'Zaldi urdina' antzezlanaren aktoreetako bi. Haiekin hitz egin dugu eta elkarrizketa osoa bideo batean jaso dugu.
Artedrama, Axut eta Dejabu Panpin Laborategia konpainiek elkarrekin sortu dute laugarren lana da ‘Zaldi urdina’, eta gaur egingo dute lehen emanaldia Gazteszenan. Unai Iturriaga eta Igor Elortzak idatzitako lana igandera arte, hilaren 27ra arte, ikusgai izango da Egian, eta emanaldiak 20:00etan izango dira egunero. Sarrerak www.donostiakultura.eus webgunean erosi daitezke, 10 euroren truke.
80ko hamarkadan Euskal Herrian “zaldi zuriak” edo heroinak eragin zuen sarraskia du funtsean antzezlanak, baina gai gordin hori gaur egunera ekarri dute. Aingeru, 17 urteko mutil gazte bat, desagertu egingo da, tekno jaialdi batean gazte bat koman sartu ondoren. Zaldi Urdina deituriko droga berri batek eragin dio koma. Joan den urriaren 11n estreinatu zuten Luhuson (Lapurdi), eta Angelun ere izan dira. Datozen hilabeteetan Euskal Herriko hamaika txokotara eramango dute antzezlana, eta haien webgunean ikusi daiteke egutegia.
Zazpi aktorek osatzen dute obraren antzezle-zerrenda, eta horietako bi dira Olatz Beobide (Donostia, 1964) eta Edurne Azkarate (Oion, Araba, 1993). Haiekin hitz egin dugu, eta elkarrizketa bideo batean jaso dugu.