Alegiazko animaliak
Animaliak gustuko? Inoiz baten bat asmatu duzue? Begiratu, guk, Jakintza ikastolako 6.mailako ikasleok, zein animalia fantastiko ekoiztu ditugun! Adi irakurri hemen dituzuen bi hauek.
Lefo
Lehoia eta foka elkartuz sortzen da. Foka bezalakoa da, baina lehoi burua dauka. Foka baten tamaina dauka, horregatik da arina igeri egiten. 71 kg pisatzen ditu, luzeran 1,18 metro dauzka eta zabaleran 1,07 metro. Animalia bakoitzak bere kolorea du. Begiak marroiak dira eta bi kapa dauzkate: bat ur azpian hobeto ikusteko eta bestea uretatik kanpo. Ipar Poloan izotzezko kobazulo batean bizi da. Belarjalea da (itsas belarrak, hostoak, loreak, belarra…) eta batzuetan arraina jaten du. Baditu lagunak eta etsaiak: Sugazeria eta hartz polarra etsaiak, eta lagunak, berriz, Tiburtza, Zalki eta Kanfantea. Ekaitz bat dagoenean ez da bere kobazulotik ateratzen bere gurasoak hil zirelako halako batean, eta orain beldurra hartu diete. Ur azpian arnasa har dezake, baina ezin da hiru egun baino gehiago egon barruan. Oso azkar egiten du igeri. Erraza da zure laguna bihurtzea, gainera lehoiekin eta fokekin hitz egin dezake. Bere gurasoek txikitatik irakasten diote ehiza egiten, bere burua bakarrik defendatzen eta, gainera, indartsua izateko entrenatzen dira. Ez ditu gizakiak, beste animaliak edo bere etsaiak erasotzen, baina berari erasotzen badiote defendatu egiten da.
Nor da nor?
Zamarra
Zamarrak begi beltzak ditu eta bere gorputza bi koloretakoa da (urdina eta zuria), munduko animalia azkarrena da, eta denetarik jaten du. Oso mugitua da, eta beste batzuetan oldarkorra izaten da. Australian bakarrik aurkitu dezakezu animalia hau, desagertzeko arriskuan dagoelako.
Zamarrak Pingak jaten ditu. Beraien ohitura pertsonak beldurtzea da, eta normalean uretan egoten dira. Bere laguna Gortxakur da, eta bere etsaiak Unizejiak dira. Gosaltzeko 160 Pinga jaten ditu, bazkaltzeko 468, eta afaltzeko 837. Baina, hori bakarrik umeek egin dute, nagusiek hori 852 aldiz gehiago jaten baitute. Pertsona batzuk beraiengana hurbiltzen ausartzen badira gainean jarri daitezke, irudian bezala.
Egilea: Jakintza ikastolako 6. mailako ikasleak