Behin-behinean espetxeratu dute sutea eragiteagatik eta homizidio saiakeragatik atzo atxilotutako gizonezkoa
Epaileak bermerik gabe kartzelatzea agindu du.
Parte Zaharrean, Jauregi Jeneralaren kaleko 10. zenbakiko lokal batean sute bat piztu zen atzo goizean. Udaltzaingoak ustez sutea eragiteagatik 49 urteko gizonezko bat atxilotu zuen. Polizia ikertzen hasi zen, eta kontrastatu zuen lokalaren barruan zegoen emakumea atxilotuaren bikotekidea zela. Ondorioz, atxilotuari sutea eragitea eta genero indarkeriarekin lotutako homizidio saiakera egotzi zioten. Epailearen aurrean deklaratu ondoren, behin behinean espetxeratu dute. Epaileak bermerik gabe kartzelatzea agindu du.