Autobus zerbitzu bereziak jarriko dituzte Polloera, Santu Guztien Eguna dela eta
Azaroaren 1ean, ostiralean, Dbusek autobus zerbitzu bereziak eskainiko ditu Polloe hilerrira, Santu Guztien Eguna dela eta. Irteerak Erdialdetik, Antiguatik, Amaratik eta Loiolatik izango dira.
Honakoak izango dira Polloerako zerbitzuak:
Bulebarretik, 9 Egia-Intxaurrondo linearen geltokian:
- Zerbitzu bereziak 10:00etatik 14:00etara 10 minutuero.
- 15-20 minutuero gutxi gorabehera 9 Egia-Intxaurrondo linearen ohiko jai egunetako zerbitzuak.
Antiguatik (Zumalakarregi 9), Amaratik eta Loiolatik:
- Zerbitzu bereziak 9:45etik 13:45era 30 minutuero.
- 24 Altza-Gros-Antiguo-Intxaurrondo linearen ohiko jai egunetako zerbitzuak: 11:00 – 12:30 – 14:00 – 15:30 – 17:00 – 18:30 gutxi gorabehera.
Honakoak, berriz, Polloetik irtengo diren zerbitzuak:
- Polloetik irteera bereziak egongo dira itzultzeko:
- Bulebarrera: 10:20etik 14:00etara 20 minutuero.
- Amara, Loiola eta Antigua alderantz: 10:15etik 13:45era 30 minutuero.
Era berean, Karmengo Andre Mariaren kaleko 65 geltokitik ere zerbitzuak egongo dira; geltoki hori Polloeko sarrera nagusitik 180 metrora kokatuta dago.
- 15-20 minutuero gutxi gorabehera 9 Egia-Intxaurrondo linearen ohiko jai egunetako zerbitzuak.
- 27 Altza-Intxaurrondo-Antiguo-Gros linearen ohiko jai egunetako zerbitzuak: 9:45 – 11:15 – 12:45 – 14:15 – 15:45 – 17:15 – 18:45 gutxi gorabehera.