Ekialdeko Barrutiko auzo elkarteetako eta arlo-entitateetako ordezkari berriak hautatu dituzte
Larunbatean egin zituzten Ekialdeko Barrutiko hauteskundeak, eta auzo elkarteetako lau ordezkari berri eta arlo-entitateetako beste lau ordezkari berri hautatu zituzten. Bost hautagaitza aurkeztu ziren bi alorretan; hemeretzi boto jaso ziren auzo elkarteen alorrean, eta zortzi boto arlo-entitateen alorrean.
Herripe (Jose Angel Apaolaza, 3 boto), Oleta (Maria Coro Lopez, 1 boto), IZBE (Raimundo Mendiburu, 2 boto) eta Elkartasuna (Mari Mar Martinez, 1 boto) auzo elkarteek lortu zuten ordezkaritza. Oleta, Elkartasuna eta Osteguna Larratxo elkarteek boto bana lortu zuten, beraz, hirugarren eta laugarren postuak zozketa bidez hautatu zituzten. Arlo-entitateei dagokienez, Plazandreok (Maria Mercedes Fernandez, 6 boto), Emanhar (Xenki Berho, 4 boto), Altzania Kultur Elkartea (Manex Ralla, 6 boto) eta Baile Showtime (Mabel Vidal, 2 boto) izan ziren ordezkaritza lortu zutenak.
Barrutiko kudeaketa organo nagusia da batzarra, eta auzotarren, kolektiboen eta eragileen kontsulta eta partaidetza da bere jarduna. Hamabost kidek osatzen dute batzarra: barrutiko batzarraren zinegotzi buruak, barrutiko batzarraren zinegotzi buruordeak, udal ordezkaritza duten talde politikoek proposatutako 5 kidek, auzo elkarteetako 4 ordezkarik eta arloko erakundeen 4 ordezkarik.