Behobia-Donostiaren ibilbideak bost desbideratze izango ditu hauteskundeengatik
Azaroaren 10ean egingo den Behobia-Donostia lasterketak bat egingo du Espainiako Hauteskunde Orokorrekin, eta horrek eragin ditzakeen zailtasunak saihesteko, kirol probaren ibilbidean hainbat desbideraketa egingo dituzte antolatzaileek. Zehazki, bost desbideraketa egingo dira, bi Irunen, 1.5 eta 2.4 kilometroetan, eta beste hiruak Donostian, 16.5, 17.8 eta 18.5 kilometroetan.
Desbideratzeak lasterketaren arintasuna oztopatu gabe egin ahal izateko, antolatzaileek Hiru Hondartzetako Krosean probatutako ByPass teknika erabiliko dute. Deserosoak eta nahasgarriak izan daitezkeen estuguneak saiheste aldera, berriz, desbideratze puntuetan arreta berezia jartzea eskatu diete lasterkariei, eta baita lau neurriz osaturiko jarraibidea betetzea ere:
- Antolatzaileek emandako jarraibideak betetzea.
- Gelditu gabe, pausoak ibilbide berrira egokitu eta moteltzea.
- Desbideratzea atzean utzi arte beste parte-hartzaileak ez aurreratzea.
- Antolatzaileek hala eskatu arte, ohiko ibilbidera ez bueltatzea.
Jarraian, Behobia-Donostiako desbideratzeak egiteko erabiliko den teknika irudikatzen duen bideoa: