Gordegia, Egiako artxibategi grafikoa, ikusgai dago sarean
Auzoaren memoria historikoa eta kolektiboa osatuko duen artxibo grafikoa da Gordegia. Bere sortzaileak martxoan hasi ziren egitasmoari forma ematen, eta dagoeneko 2.600 argazki baino gehiago bildu dituzte auzotarren artean.
Ostiralean Egiako kultur etxean eginiko agerraldiarekin aurkeztu zuten Gordegiaren webgunea, eta horrekin, auzoaren memoria historikoa eta kolektiboa osatuko duen auzotarren parte-hartzearen hazia landatu dute. Gordegia artxibo grafiko bat da, eta Egiako jendeak etxean dituen argazki eta bideo zaharrak horien atzean dauden istorio eta testuinguruekin batera biltzea du helburu.
Duela egun gutxi, herritarren ekimenez sorturiko egitasmo honen inguruko erreportajea argitaratu zuen IRUTXULOKO HITZAk, bere sortzaileekin hitz egin eta gero. Martxoaz geroztik, buru-belarri aritu dira lanean Gordegiaren sorreran, eta auzotarrekin harremanetan jarrita, dagoeneko 2.600 irudi baino gehiago biltzea lortu dute. Dokumentu horiek sarean ikusgai daude orain, urtearen eta egilearen arabera sailkatuta.
Gainera, Youtubeko kanala ere sortu dute aspaldiko irudi zaharrez osaturiko bideoekin. Jarraian, horietako bat, 1987ko Porrontxo jaietako irudiak biltzen dituena: