Hiriko garraio publiko turistikoaren eta autobus geltokiaren ordenantza berriaren inguruko kontsulta publikoa egingo du udalak
Finantza Zuzendaritzak emakida erregimen bidez ematen diren zerbitzuen ordenantza berria sustatu nahi du, udal zerbitzu eta jarduerei dagozkien tasak arautzen dituen zerga araudira egokitzeko. Ordenantzak zerbitzu hauei eragingo lieke: hiriko garraio publiko turistikoa, non autobus turistikoa eta tren turistiko artikulatua dauden, eta autobus geltokia. Araudi eta ordenantza proiektu berriak prestatu aurretik herritarrek erakundeei horien inguruko iritzia ematea dute helburu udalaren kontsulta publikoek.
Herritarrek azaroaren 5era arte ahal izango dituzte ordenantzaren inguruko ekarpenak egin, alderdi hauen inguruko iritzia emanez: Egitasmoarekin zer arazo konpondu nahi diren, araudia onartzeko beharra eta egokitasuna, arauaren helburuak eta araudi bidezko eta araudiz besteko zer beste irtenbide izan daitezkeen. Ordenantzaren inguruko informazioa Donostiako Udalaren webgunean kontsultatu daiteke, eta hor bertan hartu daiteke parte kontsulta publikoan.