Donostiako Euskaltzaleon Topaketa izango da Bagera elkartearen azaroko ekitaldi nagusia
Bagera euskaltzaleen elkarteak hainbat egitasmo antolatu ditu azarorako, hirian euskara sustatzeko helburuarekin. Jarduera nagusia izango da azaroaren 16an, larunbatean, San Telmo Museoan egingo dituzten Donostiako Euskaltzaleon Topaketak. Entzun gaitezen, entzun gaitzaten lelopean Bagerakoek “parte hartze prozesu bat” jarri nahi dute martxan, euskarak hirian daukan egoeraren inguruko kezka partekatzen dutenen, eta egoera aldatzeko gogoz daudenen artean eztabaida partekatu, eta “sare zabal eta anitzean” lantzeko. Era berean, Donostiako euskaltzaleen mugimendua osatzeko oinarriak zeintzuk izan behar diren erabakitzea izango da topaketen helburua.
Topaketetan parte hartzeko izen ematea zabalik egongo da azaroaren 14ra arte. Topaketen ondoren bazkaltzeko aukera ere izango da, 15 euroren truke.
Egitaraua
- 9:30-9:45 Ongi etorria eta prozesuaren aurkezpena.
- 9:45-11:00 Diagnostikoaren aurkezpena eta talde dinamika.
- 11:00-11:20 Atsedena.
- 11:20-12:50 World kafea.
- 12:50-13:20 Aurrera begirako urratsak markatu.
- 13:20-13:30 Amaiera.
- 14:00 Bazkaria.