Egiako eta Groseko inguruak bereziki hartuko lituzke itsasoak 2050ean, Climate Central ikerketa zentroaren arabera
Climate Central ikerketa zentro estatubatuarrak klima aldaketari buruzko ikerketa bat egin du, eta mundu osoko mapa zehatzak egin ditu, 2050ean itsasoaren maila nola igoko den azalduz. Donostiaren kasuan, Tabakalerako, Norteko geltokiko eta Kursaaleko inguruek uholde arriskua dutela adierazi du ikerketak, eta Maria Kristina hotelaren eta Kontxako hondartzaren inguruek ere itsasoaren gorakada nabarituko dutela. Bestalde, Urumea ibaiaren ertzetan dauden auzoek ere uholde arriskua duten guneak dituzte, hala nola, Loiolako Erriberak, Loiolak eta Amara Berrik. Argazkian gorriz markatuta dauden zonaldeak dira uholde arriskua dutenak.