Klima larrialdia komunikabideetan nola irudikatzen duten azaltzeko hitzaldia egingo dute San Telmo Museoan
Komunikabideek klima larrialdiaren eta iraunkortasunaren inguruan itxuratzen duten irudimen kolektiboa azaltzeko jardunaldia egingo dute asteazkenean San Telmo Museoan. Cristina Enea Fundazioak antolatuta, saioan publizitatearen eta ikus-entzunezko kontakizunen analisi kritikoa egingo da, Oscar Clemente zuzendari eta gidoilariaren eskutik.
Clemente Gea21 gizarte eta ingurumen aholkularitzako kidea da, eta hedabideetan agerturiko mezu eta bideo ezberdinak erakutsiz, hauek herritarren iruditerian eragiten duten “kutsadura” azaleratuko du. Hitzaldia 19:00etan hasiko da eta doako sarrera izango du.