Donostia Kulturako hainbat egile ikastarotan izena emateko aukera dago oraindik
Duela aste batzuk amaitu zen Donostia Kulturako ikastaroetan izena emateko aukera, baina erakundeak jakinarazi duenaren arabera, hainbat egile ikastarotan oraindik matrikulatzeko aukera dago, lekua geratzen delako. Interesa dutenek, informazioa jaso eta izena eman dezakete kultur etxeetan aurrez aurre, baita internet bidez ere. Antolatzaileek azaldu dute izen-ematea itxi egingo dela ikastaro bakoitzaren hasiera baino astebete lehenago.
Egile ikastaroen hizkuntza egilearen araberakoa izango da, eta eskaintza gaztelaniaz eta euskaraz izango da. Hona hemen une honetan plaza hutsak dituzten ikastaro horietako batzuk:
- Aiete Kultur Etxea: Kartoi birziklatuarekin eraikitzen (Aitziber Alonso); Krema, ukendu eta baltsamo naturalak (Garbiñe Larrea); Tunel liburuak, paperezko mundu txikiak (Andrea Escargot).
- Casares Kultur Etxea: Jugando con la voz (Maider Gorostegi); Taller de radioficcion y radioteatro (Inko Martin).
Okendo Kultur Etxea: Unibertsoa desmontatzen (Virginia García). - Larrotxene Kultur etxea: Bideojokoak, Youtube eta transmedia kontakizun digitalak (Jon Sanchez); Ez fikzioa, ez dirua eta Fikzio zuzendaritza eta antzezleekin lana (Ander Iriarte); Gidoigintza: hastapena (Andoni de Carlos); Irudia eta soinua (Haimar Olaskoaga eta Pello Gutierrez).
- Intxaurrondo Kultur Etxea: Ordenagailuarekin grabazioa ikastaroa: Ardour programa; eta Zuzeneko emanaldietarako sonorizazioa (Unai Moraza).
Lugaritz Kultur Etxea: Bertsoterapiak (Andoni Egaña); Kantu herrikoiak barnetik (Thierry Biscary). - Ernest Lluch Kultur Etxea: Nola jarri zintzarria katuari (Bernardo Atxaga); Haurreei ipuinak nola kontatu (Pello Añorga).