Asteburu luzea dute aurretik Donosti Belle Swing jaialdian
Eguerdian udaletxean egin duten dantzaldi irekiarekin eman diote hasiera laugarren Donosti Belle Swing dantza jaialdiari, Donosti Lindy Hop Dantza eta Kultur Elkarteak antolatuta. Goizeko hamaiketan hasi dira udal batzar aretoan jazz, blues eta swing doinuak entzuten, eta gero eta jende gehiago hurbildu da lindy hop eta antzeko dantza estiloak dantzatzera. Giro ederra egon da dantzaldiak iraun dituen bi orduetan, eta dantzariak asteburuko egitarauaz gozatzeko gogotsu atera dira.