Atxurrak prest denboraldi berrirako
Realaren hockey taldeak gogoz beteriko talde gaztearekin ekingo dio larunbatean denboraldi berriari. Jorge Perezen taldeak harrobitik iritsitako jokalari berri asko jaso ditu aurten, eta txapelketako lehen neurketetan faltako zaion esperientzia esfortzu erantsiarekin orekatu beharko du. Azaroa eta abendua bitartean egingo den lehen itzuliak eta urte amaieran koparako sailkatzeko egingo den kanporaketak erakutsiko dute zer moduz egokitu den taldea aurtengo erronkara.
Eskubaloian, berriz, Bera Berak orain arteko moduan jarraitzeko ahalegina egingo du Gaskan, Elcheren kontrako norgehiagokan. Imanol Alvarezen neskek ez dute oraingoz ligako partida bat bera ere galdu, eta sailkapeneko lehen postuan daude, bigarrenarekiko bi puntuko tartearekin.
Izotz hockeyan, Txuri Urdinen emakumeen eta gizonen taldeek ere beste astebetez taulako goialdean mantentzea bilatuko dute Sumendiren eta Puigcerdaren aurka, hurrenez hurren.
Saskibaloian, liga hasiera kaskarra atzean utzi eta zaleei pozak ematen hasi nahi du Ibaeta Basketek, eta helburu horiek buruan dituela, Araskiren aurka lehiatuko da larunbatean.
Futbolean, azkenik, Realaren bi taldeek Andaluzian jokatuko dute. Neskek Sevillarako bidaia egingo dute, eta mutilak, berriz, Granadara joango dira jardunaldiko hiru puntuen bila.
HOCKEYA
Emakumezkoen Ohorezko maila, 1. jardunaldia
- Reala – Sardinero (Larunbata, 16:30)
ESKUBALOIA
Emakumezkoen ohorezko maila, 6. jardunaldia
- Bera Bera – Elche (Ostirala, 20:00)
IZOTZ HOCKEYA
Emakumezkoen senior maila, 7. jardunaldia
- Txuri Urdin – Sumendi (Larunbata, 21:45)
Giznezkoen senior maila, 8. jardunaldia
- Puigcerda – Txuri Urdin (Larunbata, 22:00)
SASKIBALOIA
Emakumezkoen lehen maila, 7. jardunaldia
- Ibaeta Basket – Araski (Larunbata, 18:00)
FUTBOLA
Emakumezkoen lehen maila, 8. jardunaldia
- Sevilla – Reala (Larunbata, 12:00)
Gizonezkoen lehen maila, 11. jardunaldia
- Granada– Reala (Igandea, 21:00)