'Bizi'
Atzerriko hiri handi batean bizi zen lagun batek donostiarron bizikletaz ibiltzeko ohiturarekin harrituta geratu zela esan zidan behin. Bera bizi zen hirian, bizikleta kirola egiteko tresna hutsa da, edo umeen jostailua. Bizikleta kotxean sartu eta parkeren batera bueltak ematera joaten dira, ez da hirian zehar mugitzeko ibilgailua. Donostiaren tamainak eta antolaketak bizikletaz mugitzea ahalbidetzea zorte handia dela esan zidan.