'Extra Ordinary' filmak irabazi du Beldurrezko Asteko Ikusleen Saria
30. Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Astea gaur bukatuko da, eta aurtengo palmaresaren berri eman dute goizean. Mike Ahernen (Irlanda) eta Enda Loughmanen (Belgika) Extra Ordinary (2019) filma da Film Luze Onenaren Ikusleen Saria eskuratu duena, 7,42 puntuko balorazioarekin. Why Don’t You Just Die! (Kirill Sokolov, 2018) filma izan da bigarrena, eta El hoyo (Galder Gaztelu-Urrutia, 2019) hirugarrena.
Itziar Castrok, Fernando Iwasakik eta Elisa McCauslandek osatzen duten Nazioarteko Epaimahaiak, ordea, Stray eta Turn filmak saritu ditu, eta aipamen berezia egin die The Burden eta The Boogeywoman (Erica Scoggins; AEB, 2019) filmei. Jarraian, Beldurrezko Asteko palmares osoa:
- Ikusleen saria film labur onenari (1.000 euro): The Burden / Het Juk (2019). Nico van den Brink. Herbehereak.
- Ikusleen saria animaziozko film labur onenari (1.000 euro): Maestro (2019). Illogic. Frantzia.
- Ikusleen saria Espainiako film labur onenari (1.000 euro): La ultima Navidad del universo (2019). David Muñoz eta Adrian Cardon.
- Epaimahaiaren saria film labur onenari (1.000 euro): Stray (2018). Dean W. Law. Australia.
- Zilarrezko Melies saria Europako film labur onenari: Turn / Umskipti (2018). Sesselia Olafsdottir, Peter Callow. Finlandia-Islandia.
- Gazte Epaimahaiaren saria film labur onenari: O.I. (2018). N’cee van Heerden. Kanada.
- Syfy Saria Espainiako film labur onenari (3.000 euro): El fin de todas las cosas (2019). Norma Vila.
- Blogos de Oro saria film luze onenari: Bliss (2019). Joe Begos. AEB.
- Ikusleen saria fanzine onenari: La valla