Amara Berriko Zubeldia Kirolak dendak ateak itxiko ditu
48 urtez irekita egon ondoren, Gabonetan agur esango du Isabel II.aren hiribideko dendak.
48 urtez irekita egon ondoren, Gabonetan agur esango du Amara Berriko Isabel II.aren hiribidean dagoen Zubeldia Kirolak dendak. Jabeen familiak hedabide honi azaldu dionez, tindategia izan zen hasieran egungo kirol-denda, eta ondoren ireki zuten Zubeldia Kirolak gisa.
Erretiroagatik likidazioan daudela jakinarazi dute sare sozialetan, auzotar guztiei urte hauetan emandako babesa eskertzearekin batera. Gainera, saltoki txikiak babesteko deia egin diete Amara Berrikoei: “Auzoak, bizirik irauteko, bere komertzioa bizirik mantendu behar du, zaindu dezagun”.