Beñat Gaztelumendi donostiarra gailendu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako Azkoitiko final-laurdenean
Azkoitiako Baztartxo Antzokia lepo bete da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken final-laurdena ikusteko, eta giro aparta egon da. 2015eko txapelduna, Beñat Gaztelumendi donostiarra, aritu da han eta bera izan da gailendu dena, 475 punturekin, eta final-erdietarako zuzeneko txartela eskuratu du. Ane Labaka izan da bigarrena, Gaztelumendik baino 20 puntu gutxiago eskuratuz, 455, hain justu. Ion Zaldua izan da aurkezlea; Joxemari Altuna eta Gorka Segurola idazkariak; eta Maite Sukia, Zigor Leunda, Amaia Otxotorena, Oihana Aranguren eta Mikel Beloki epaimahaikideak.
Azkoitian egon da Itxaso Piquer bertsolari donostiarra, eta, azaldu duenez, “gaur ere ondoezik zauden arren, lanera joatea erabaki duzu” izan da Gaztelumendiri egokitu zaion gaia, eta bekadun baten roletik heldu dio donostiarrak.
Hona Azkoitiako final-laurdenetako sailkapen osoa:
- Beñat Gaztelumendi Arandia: 475 puntu.
- Ane Labaka Mayoz: 455 puntu.
- Maialen Akizu Bidegain: 443,5 puntu.
- Ander Lizarralde Jimeno: 442,5 puntu.
- Mikel Artola Izagirre: 425 puntu.
- Ane Zuazubiskar Iñarra: 424 puntu.
Jarraian, Piquerrek antzokian grabatutako bideoa: