Kursaala dagoen tokirako egon diren proiektuak ikusgai daude 'Solar K' erakusketan
Solar K erakusketa antolatu du MUGAK arkitektura bienalak Kursaal Auditorioko goiko atarian, eta doako sarrera du astelehenetik igandera, 11:00etatik 14:00etara. 1964tik 1999ra gaur egungo Kursaala dagoen tokian egiteko pentsatu zituzten proiektuen 20 maketa daude ikusgai erakusketan, 1/500 eskalan. Ordena kronologikoan antolatuta daude maketak, lehenengo proiektutik hasiz eta Rafael Moneoren kuboekin bukatuz. Maketa bakoitzaren azpian plano bat dago, non eraikinaren ezaugarriak azaltzen diren. Eraikin benetan bitxiak egiteko proiektuak daude ikusgai erakusketan, hala nola, piramide formako eraikin bat.