Pasealeku Berria itxiko dute oinezkoentzat eta ibilgailuentzat
Donostiako Babes Zibilak jakinarazi duenez, alerta laranja iragarri dute iganderako, olatu eta haize handiengatik. Horregatik, arriskuak saihesteko, Pasealeku Berria oinezkoentzat eta ibilgailuentzat egun osoan zehar itxiko dutela azaldu du udalak, baita hiriko parkeak ere. Astelehenean, alerta egoera pasa eta Pasealeku Berriko zein parkeetako segurtasuna konprobatu ondoren, gune horiek irekitzeari ekingo diote.