Denboraleak kalteturiko zuhaitzen egoera aztertuko dute
Eguraldi txarrak eragindako kalteak aztertu bitarte itxita egongo dira hiriko parke esanguratsuenak. Zuhaitzen egoera aztertuko dutela esan du Donostiako Udalak. Izan ere, ehun zuhaitz inguru dira kalteturikoak; 59 tamariz eraitsi edo hondatu ditu.
“Sakon aztertu behar da zuhaitzen egoera parkeak berriz ireki aurretik, pertsonen segurtasuna bermatzeko”, adierazi du Gune Publikoetako zinegotzi Marisol Garmendiak. Une honetan, Tecnigram enpresako teknikariak parkeen egoera aztertzen ari dira.
“Denboraleak hondaturiko zuhaitz espezieak berriz ere landatuko dira, batez ere, itsasertzean dauden tamarizak”, nabarmendu du Garmendiak. Horrez gain, hondaturiko hiri altzariak ere berrituko dituzte.