Gizon bat hil da Parte Zaharrean
Gizonak bere buruaz beste egiteko asmoz balkoi batetik salto egin duela uste du Ertzaintzak. Jauregi Jeneralaren kalea eta Aldamar kalea itxita mantenduko dituzte ikerketak iraun bitartean.
Ertzaintzak jakinarazitako informazioaren arabera, 09:12etan gizon batek Jauregi Jeneralaren kaleko balkoi batetik salto egin eta errepidera erori da. Gizona hil egin da, eta oraindik gertatutakoa ikertzen ari diren arren, gertatutakoa ustez suizidio bat izan dela adierazi du poliziak.
Jauregi Jeneralaren kalea eta Aldamar kalea itxita mantenduko dituzte ikerketak iraun bitartean.