"Etorkin eta errefuxiatuen inguruko zurrumurruen aurkako" formakuntza saioak antolatu dituzte
Zurrumurruen aurkako estrategia etorkin eta errefuxiatuen inguruan sortzen diren estereotipo negatiboak eta aurreiritziak sortutako ondorioak ekiditeko dinamika da. Donostian, hainbat elkarte eta erakunde ari dira estrategia hori bultzatzen, eta, guztiak Euskadiko Zurrumurruen Aurkako Sarearen (ZAS) barruan daude.
Zurrumurruen aurkako estrategia bultzatu, eta horretan lanean ari diren agenteen sarea sortzeko helburuarekin formakuntza hainbat formakuntza saio antolatu dituzte SOS Arrazakeriak eta Donostiako Udaleko Kultur Aniztasun Bulegoak Egiako kultur etxean. Ikastaroak atzo, astelehenean, hasi ziren, eta Raquel Morenok, Bartzelonako Xarxa antirumors taldeko kideak, zurrumurruak kudeatzeko estrategia komunikatibo eta emozionalen inguruko ikastaroa eskaini zuen.
Honakoak dira antolatu dituzten beste bi ikastaroak:
- Azaroak 11, astelehena: Erantzunak zurrumurruen aurrean, SOS Arrazakeriako Agustin Unzurrunzagarekin. Migrazioari buruzko zurrumurru nagusien azterketa. Zurrumurruen eta arlo horri buruzko gaur egungo diskurtso politikoen azterketa. Dabiltzan zurrumurru nagusiei aurre egiteko argudioak.
- Azaroak 18, astelehena: Kulturak eta identitateak: aurreiritziak, estereotipoak eta zurrumurruak, Xabier Aierdi soziologoarekin. Kultura zer da? Kultura eta kultur identitateak nola egituratzen dira? Identitatea eta aniztasunaren eraikuntza Mendebaldean. Nola sortzen ditugu “gure” imajinarioa eta “besteena”? Aurrejuzguak, estereotipoak eta zurrumurruak sortzen diren moduei buruzko azterketa.
Gainera, antolatzaileek jakinarazi dutenez, “sakontze mintegiak” egingo dituzte aurrerago: Feminismoak eta arrazakeria eta Krisi Europearra, asilo eta aterpe krisia. Mugak. Ikastaroetan zein sakontze mintegietan parte hartzeko kulturaniztasuna@donostia.eus helbidera deitu behar da, edo 943 481 498 telefonora deitu. Saioak elebidunak izango dira, eta haurtzaindegia eskatzeko aukera izango da; izena ematean jakinarazi beharko da hori. Izen ematea doakoa da.