Giza Eskubideen Zinemaldian izena emateko epea ireki dute
Gaur, azaroak 5, ireki dute Donostiako XVIII. Giza Eskubideen Zinemaldian izena emateko epea, eta 2020ko urtarrilaren 6ra arte egongo da zabalik. 30 minututik gorako iraupena duten 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako filmek ahal izango dute aurkeztu, baldin eta giza eskubideen inguruko gairen baten ingurukoa baldin bada. Jaialdiaren webgunean daude oinarriak eta izen-emate orria. 2020ko apirilaren 23tik 30era izango da XVIII. Giza Eskubideen Zinemaldia.